XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zeren atzetik zabiltza? Hau ez da zure erako neska txukun baten tokia! Hau infernua da!

- Galdua naiz, ihardetsi zion gezurka, eta ez naiz zuk uste duzun bezain txukuna.

Egia erran, zentzu guzietan galdua naiz.

Eta isildu zen Sara, lotsaturik, ezezagun mehatxugarriari mintzo zela daldaraka.

Gizonari beha geratu zen, hatsa trenka hurran: gainetik behera larru beltzezko jantziz beztitua zen, gerrian kateak bazeramatzan, ixkilimak sudur mazelan eta ilea berde extraterrestrez tindaturik zeukan.

Hitzari ekin zion, gizonak bitxiki begiratzen ziola:

- Ez dut ezer nahi... Banoa. Utz nazazu bakean!

- Nola fundi dezaket zure iduriko opari bat?

Minik ez dizut egingo, baina hemen zarenez gero, solasaldi txiki bat behar dugu. Goazen!

- Nora?

Gizonak ez zion arraposturik luzatu.

Aitzinean ibiltzera behartu zuen.

Laupabost karrika junta iraganik, ate ilun baten maldara heldu ziren isilik.

Gizonak giltzak hartu zituen eta tabako hotzaren urrin zikina zuen gela bakarreko etxean sartu ziren.

Sara beldurtua zen.

Bortxaketa, tortura sadomasokistak eta, bukatzeko, kurutzefikazio erritualak itxuratu zituen, ilusioz ziharduen garaian bere lagunen apartamenduetan gohaina arte ikusi bideo pornografikoetan bezala.

Filma horietan, emazteak biluzik oheetan sokaz lotzen zituzten, kamerak aldian aldika emazteen arpegi durduzatuak eta zankarte irekian blai zeuden aluak erakutsiz, eta blanp! barrabil ximelduek pantailak betetzen zituzten gero, aha-aha ozentsuz zankarteak kolpatzen.

Filmetako gaineratiko gizonen sexo altxatuak haiduru zeuden, arros, punttak gorrixka eta esperma xirrixtan zeriela.

Bizkitartean, zakil haiek gizon ahurrek ferekatzen zituzten, zenbaitek uzki-ziloak eskaintzen zizkiela, (...)